2014-06-17

ZU ZEU ARTISTA


Aste kultularen barruan ostiralean arratsaldez ``ZU ZEU ARTISTA´´ emanaldia izan zen.
Emanaldi honetan  2.,3.,4.,5.eta 6., mailakoak parte hartu zuten .
Denetarik egon zen : dantzak, abestiak, txisteak ...
Artista guztiek primeran egin zuten eta oso ondo pasatu genuen


PATIOKO JOLASAK

                   

Azteazkenean, Maiatzaren 14an,  patioko jolasak egin genituen . Horretarako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak patioan bildu ginen gelaka jolastu genuelarik.
Oso ondo pasatu genuen eta jolas askotan hartu genuen parte. Haietako batzuk  BOMBA ,LASTERKETARIAREN PUNTERIA , AZERIAREN BUZTANA JAN e. a ziren.
Gela  bakoitza  jolas batean hasten zen eta gero txandaka  jarraitzen  genuen . Horrela   jolas guztietan aritu ginen.

ERAKUSKETAK

Asteartean, Maiatzaren 13an,  Santa Teresara  joan  ginen, txikien  erakusketa  ikusteko.
Perretxikoak   egin  zituzten eta ohian   txiki  bat  non  landareak  eta  gauza  asko  zeuden  eta baita  animalia txikiak ere.
Hain  txikiak  izateko  oso  ondo  egin  dute.Niri  asko  guztatu  zait  eta  besteei  erebai.
Oso ondo pasatu  genuen.

EUSKARAREN ETXEAN


Maiatzaren 11n Euskararen Etxera joan ginen .

Hor gauza asko ikasi genuen, besteak beste zenbait euskalki zeuden Euskal Herrian.
Ordenagailuekin ere ibili ginen eta bertan hiztegia, sinonimoak e. a. landu genituen jolasen bitartez

MUSKER HEGALARIA ETA TUKANA EGITEN

Aste kulturalean patioan bildu ginen 3. mailakoekin. Guk gure musker hegalaria egiten irakatsi genien eta gero beraiekin batera tukana egin genuen.

  Ondoren 4 urteko ikasleak etorri ziren eta beraiekin egin genuen musker hegalari potea. Oso ikasle zintzoak izan ziren.

2014-05-27

TAILERRAK

Asteartean , Maiatzaren 20an, Clara Campoamor aretora joan ginen bi tailer bete genituelarik: Munduko bola eta Jolas matematikoak
Oso ondo paasa genuen

2014-05-26

MANIFIESTOA

Ostegunean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak gimnasioan elkartu ginen. Bertan maila bakoitzak besteei azaldu zien zer ikasi dugun aurten BIOANIZTASUNAri buruz.
Guk, 4. mailakook , abesti polit bat eskaini genien besteei.
Oso ondo atera zitzaigun

2014-05-09

IDAZLEAK GARA!

Gaur Clara Campoamor aretora joan gara Hitzbatu 2014 liburuaren argitalpen digitalaren aurkezpena ikustera
Hona hemen gure lan politak .Irakun itzazu mesedez!
www.barakaldo.org/hitzbatu2014

2014-04-10

TXIRRINDULARITZA ESKOLAN

Apirilaren 3an Derion dagoen Txirrindularitza Eskolara joan ginen.
Bertan bizikleta baten atalak ezagutu genituen, baita trafikoko arauak ere. 
Ondoren zulatuta zeuden gurpila batzuk konpondu genituen eta gero pistara joan ginen bizikletaz ibiltzera.
Primeran pasatu genuen.

SASTARRAINEN EGON GARA

Martxoaren 24, 25 eta 26an Sastarrainen egon gara.

Sastarrainen egin genituen tailerrak hauek izan dira:

URAREN TAILERRA- PILOTAGINTZA- ERLEEN MUNDUA - GOZOGINTZA

Bertan bi talde egin genituen: Karmen eta Lur.

Eguraldiarekin zorte txarra izan arren oso ondo pasatu dugu eta jolas pila bat egin dugu. Hori bai! Barruko jolasak izan dira gehienak


URAREN TAILERRA

Sastarrainen URAREN TAILERRA ere egin genuen .


Tailer hori egiteko errekara joan ginen eta han aztertu genituen  uraren abiadura, sakonera eta  zabalera.
Ondoren ur pizka hartu eta bere kalitatea aztertu genuen.
Horretaz gain zomorro txikiak hartu eta behatu genituen.
Ederto pasatu genuen tailer honetan.

KANDELAK

Egin genuen tailer bat ERLEGINTZArena  izan zen.Bertan erleen mundua nolakoa den ikasi genuen. 
Ondoren  kandela batzuk egin genituen.
Egiteko ,lehenengoz hartu genuen hari zati bat eta argizari zati bat , gero haria argizarian ipini genuen eta borobildu genuen , ondoren sartu genuen argizaria hariarekin lapiko batean.
Lapiko  horretan urtutako argizaria zegoen.
Kontu handiz egin behar zen eta hozten itxaro behar genuen bigarrenez sartu aurretik .
Oso kandela politak egin genituen.







GOXOGINTZA

Gozogintza tailerra ere  egin genuen.Tailer honetan erroskilak eta bizkotxoa egin genuen.
Badakizue nola egiten diren erroskilak?
OSAGAIAK:


Arrautza, esnea,legamia, azukrea, olioa eta irina
NOLA EGIN:
.-Osagai guztiekin nahasketa egin
.-Masa ondo landu
.-Atsedena hartzen utzi
.-Zati txikitan banatu eta forma eman
.-Zartagin batean olioarekin frijitu
.- Ateratakoan azukrea bota eta JAN!


 

PILOTA EGITEN

Sastarrainen pilota bat egin genuen .

Pilota egiteko material hauek behar ditugu: kortxoa,lixa,puxika,ohiala eta haria josteko.
Horrela egiten da:


.- Kortxoari  lixarekin borobil forma ematen diogu 
.-Gero puxika mozten dugu eta kortxoa bereren barruan sartzen dugu
.-Artilea pieza honen inguruan kiribiltzen da tamaina egokia izan arte
.- Gero ohial bi zati hartu eta josi borobil forma ematen.
.- Bukatzeko egindako pilota barruan sartu